
  

 




 |
 |
Lantegia
Ainciart-Bergara
makilagintzaren lantegia aurkituko duzu
Larresoroko herriaren erdian bide haundiaren hegian eta pilotako plazaren sahetsean.
Tilula ondo eta haritz batzuen itzala dauka aldean. Killotegia du izena
eta hori da euskaraz kilo egilearen etxea.Ehule lantegi bat zen hori lehenago bainan hor
egiten ziren ere kiloak eta makhilak. Ezkontzaz
elgarrekin josi ziren egun batez Ainciart eta Bergara
familiak eta makhila egiteak zuen bakarrik iraun. Egunero bisitatzen ahal da lantegi
hori goizeko 9 tarik 12 tara eta 14 tarik 18 orenetara, igande eta jai-egunez kanpo.
Hor ikusiko ditutzu makhila baten egiteko lanak oro aspaldiko mahaisturu
alkian, begiztatuko mizpira zangoak idortzen ari, bai eta guk hemen egin
makhilak ukanak dituzten gizon ezagun batzu ala
politikari, kirolari edo beste: Charlie Chaplin, Charles de Gaulle, Ronald Reagan, Philip
printzea, Joanes Paulo II Aita Saindua, Platini, Cantona, Lizarazu ( hau euskalduna
alabainan) , Panpi Laduche eta zenbat holako!
Ikusten ahalko duzu ere Frantziako lehen
Ofiziale diploma edo ageria, 1936 an irabazia, ohorezko makhiletan, makhila-buruaren
soldatzeko kalitatiarena. Tokian berean, zuzuluan jarririk entzunen dituzu egilearen
argitasun eta xehetasunak oro eta bixtan dena mizpira-zur hori zuhauk hunkituko eta makhila desbardinak entsaiatuko.
Ez duzu haatik Ainciart-Bergara makhilarik
nihungo saltegi den detan aurkituko non ez den gure lantegian berean.
Sarbidea |
| |
Gure
lantegiaren berri badauka "ateliers musées" erakustokien zerrendan Pariseko
"Musée des Arts etTraditions Populaires de paris eta AFMA Erakustegiak. Halaber
badauka ere Patrice Milleron en liburu guziz eder hunek: "Artisans des Pays de
France" (Chêne Editaldaria, 1998)
|
|