![]() |
||||||||||
![]() |
Ainciart-Bergara familia Charles Bergarak bere alaba Nicolekin aintzina derama Larrosoron familiaren ohidura xaharra Charles arizan da makhila egiten bere aitarekin eta ondiriotasuna hartua dio. Joanes Bergarak, Marie Jeanne Ainciartekin ezcondu zelarik ikasi zuen ofizioa bere aitaginarreba Jean-en ganik, hunek bere aita Anttonen ganik zauzkan ofizioko segeretuak eta ere aitatxi Graxienen ganik: Jean Ainciart 1862 an sortua, Antton 1828 an , Graxien 1796 an. Azken hunek bere aita Dominixeren eskutik hartua zuen giderra. Aintzinagoko berririk ezin segurtua, agerriak ez baitira gutaratu.
"Jean Ainciart, Killot deitua, makhila egile seme eta arrasemea bere ofizioan egiazko
maixu izana" |
|||||||||
| Ohidurako makhilak Ainciart-Bergaren makhilak aitatik semerat eginak dira gizaldiz gizaldi Larresoron. Makhila bakoitxa tresna berekin landua da : mizpirazko bihurda burdin-jauntzia eta burubola dauzka. Eskukaldi eta "familiako segeretuak" betitik zainduak daude batetik bestera.
"Makhila bat agertu
zen 1889 ko Erakusketan eta izan zuen ohorezko saria. Haren burdin-jauntzian ( bat
badaukat begien aintzinean ) badaude itxuratuak basurdea, pekada, axeria, erbia. Eta hitz
hauk: Larresoron egina, J. Ainciart. Egun argitan harzatzu urrea, andrea eta oihala
ahalaz. Idiac behar luke marruma egin eta orgac egiten du. Baionako Musée Basque
Erakustegian dago makhila hori".
Ainciart familiak Musée
Basque Erakustegiari eskaini makhilak.
|
||||||||||