BerriakFamiliaMizpirondoaTallerMakhilaEuskal Herria

Infos, coordonnées, plan du site






Makhila.
Makhilagintza.
Hautu eta prezioak.
   
Makhila
Makhila Euskaldun ohiduran, herriko bizimoldea, jauntazuna, nortasuna eta oro daude makhilari lotuak. Xotil, axit, larderiatsu, apaingarri ala zaintzale, ezagutgarri ala bideko lagun, ezinbertzekoa du euskaltasunak makhila.
       
Makhilaren lantzea
Oihan eta larre zokoetan gaindi bilatzea du lehen lana, mizpirondo ( Mespilus germanica) bakar gutien ondotik. Ondoak aurkituz geroz laidak moxten dira eskuz tresna xorrotxekin. Udaberrian egiten da moxte hori. Ondoa luzatzen ariko da negu hasteraino eta orduan joan beharko oihanerat pikatzeko.
  
Lantegirat, Larresororat itzulirik, larrutze eta xuxentzea egiten dira labe xaharraren beroan. Idortzen hasiko da orduan. Horrek beharko du urte ainitzen epea. Gero zuraren koloratzea gure familiak aspaldidanik ponduan ezarri moldean. Horrekin bururatzen da zuraren apainketa.
 
Zur horri prestatzen zaio bere neguriko jauntzia, berari zor zaion izarian orekatua, bideko urratsaren lagungarri. Makhilak behar ditu burdin-jauntziak, ekei desbardinezkoak ( letoinki, maillechort, zilar edo urre ) . Pikatzen dira berditzen marrazkitzen eta zurari egokitzen. Eskutila larru xerrenda kurutzatuz beztitzen da edo berdin metalkiz. Azkenean borobilezko burua edo burubola, hau abere adarkiz edo mailuz berdindu metalkiz. Eskutila hori debisatuz agerian da arma, xixta landu xorroxtuna. Hirusta bat azkenik zolan. Erran behar da bakarra eta berezia dela peza bakoitxa.
Eta bakoitxari ezartzen zaio jabearen deitura, izena eta zirto, erran zahar edo nahi dena. Makhila borobildunetan grabatzen dira jabearen letra ezagutgarriak edo erredolak.
 
Neurri batzu prezioekin
       


Cliquez pour agrandir


Cliquez pour agrandir


Cliquez pour agrandir


Burdinjauntzia :

Burdinjauntzia :

Burdinjauntzia :
Letoinez : 290 euros
Alpaka : 300 euros
Zilarrez : 440 euros
  
Alpaka   : 400 euros
Zilarrez  : 660 euros
 
Alpaka : 400 euros
Zilarrez : 660 euros
  
Huna nolako ereduak egiten ditugun :
          - Burubola Afrikako bufaloarena
          - Burubola metalez osoki gure lantegian landua. Jabearen letrak grabaturik ingeles modan.

Bakoitxaren neurritan egiten ditugu makhilak. Behar ditugu beraz jabearen pisu-izariak. Makhila guziak bakoitxari egokitzen dizkiogu izen-deiturekin eta ere hautatu zuhur- hitzarekin.
  
Izenaren nondutan hartzeko eskatua da prezioaren %30 erresa gisa.

Gure helbidea :

Atelier Ainciart-Bergara
64 480 Larressore FRANCE
Tél : 33 (0)5 59 93 03 05
Fax : 33 (0)5 59 70 30 13
     
Lantegia zabalik da egunero igandeak eta jai-egunak salbu: 9-12 orenak eta 14-18 orenak.

Gogoan har
          - gure makhila guziek badute sinadura eta data.
          - gure makhilak ez dira nehungo saltegietan saltzen ( hemen baizik).
.

KASU GURE HITZALEAN ARI DIRENERI !
Marie Jeanne Ainciart eta Joanes Bergara zioten bezala.