
        |

  

 




 |
 |
|
 |
 |
Makhila
Makhila Euskaldun ohiduran, herriko
bizimoldea, jauntazuna, nortasuna eta oro daude makhilari lotuak. Xotil, axit,
larderiatsu, apaingarri ala zaintzale, ezagutgarri ala bideko lagun, ezinbertzekoa du
euskaltasunak makhila.
|
 |
|
Makhilaren
lantzea
| Oihan
eta larre zokoetan gaindi bilatzea du lehen lana, mizpirondo ( Mespilus germanica) bakar
gutien ondotik. Ondoak aurkituz geroz laidak moxten dira eskuz tresna xorrotxekin.
Udaberrian egiten da moxte hori. Ondoa luzatzen ariko da negu hasteraino eta orduan joan
beharko oihanerat pikatzeko. |
 |
| |
 |
Lantegirat,
Larresororat itzulirik, larrutze eta xuxentzea egiten dira labe xaharraren beroan.
Idortzen hasiko da orduan. Horrek beharko du urte ainitzen epea. Gero zuraren koloratzea
gure familiak aspaldidanik ponduan ezarri moldean.
Horrekin bururatzen da zuraren apainketa. |
| |
| Zur
horri prestatzen zaio bere neguriko jauntzia, berari zor zaion izarian orekatua, bideko
urratsaren lagungarri. Makhilak behar ditu burdin-jauntziak, ekei desbardinezkoak (
letoinki, maillechort, zilar edo urre ) . Pikatzen dira berditzen marrazkitzen eta zurari
egokitzen. Eskutila larru xerrenda kurutzatuz beztitzen da edo berdin metalkiz. Azkenean
borobilezko burua edo burubola, hau abere adarkiz edo mailuz berdindu metalkiz. Eskutila
hori debisatuz agerian da arma, xixta landu xorroxtuna. Hirusta bat azkenik zolan. Erran
behar da bakarra eta berezia dela peza bakoitxa. |
 |
Eta bakoitxari ezartzen zaio jabearen deitura, izena eta
zirto, erran zahar edo nahi dena. Makhila borobildunetan grabatzen dira jabearen letra
ezagutgarriak edo erredolak.
|
|
 |
|
Neurri
batzu prezioekin
|

  |
|

  |
|

  |
|

Burdinjauntzia : |

Burdinjauntzia : |

Burdinjauntzia : |
Letoinez
: 250 euros
Alpaka : 260 euros
Zilarrez : 370 euros
|
Alpaka
: 360 euros
Zilarrez :
575 euros
|
Alpaka
: 360 euros
Zilarrez : 575 euros
|
|
Huna nolako ereduak egiten ditugun :
- Burubola Afrikako bufaloarena
- Burubola metalez osoki gure
lantegian landua. Jabearen letrak grabaturik ingeles modan.
Bakoitxaren neurritan egiten ditugu makhilak. Behar ditugu beraz jabearen pisu-izariak. Makhila guziak
bakoitxari egokitzen dizkiogu izen-deiturekin eta ere hautatu zuhur- hitzarekin.
Izenaren nondutan hartzeko eskatua da
prezioaren %30 erresa gisa.
Gure helbidea : |

Atelier Ainciart-Bergara
64 480 Larressore FRANCE
Tél : 33 (0)5 59 93 03 05
Fax : 33 (0)5 59 70 30 13
|
| Lantegia
zabalik da egunero igandeak eta jai-egunak salbu: 9-12 orenak eta 14-18 orenak. Gogoan har
- gure makhila guziek badute
sinadura eta data.
- gure makhilak ez dira nehungo
saltegietan saltzen ( hemen baizik).
.
KASU GURE HITZALEAN ARI DIRENERI !
Marie Jeanne Ainciart eta Joanes Bergara zioten bezala.
|
 |