![]() |
||||
![]() |
|
|
||
| Haren latinezko izenak, Mespilus germanica, salatzen du
Alemania aldekoa ditakeela bainan itxurak emaiten du aspaldian sartu zela Europarat,
Pertsia eta Balkanetako iparraldetik. Haren fruitua, mizpira, ustel mulikaturik jaten da lehen izotzen ondotik eta famatua ere da bere medikuntzako bertuteen gatik. Barneko minentzat baliatzen da : "mizpirak barnea sustengatzen duela" diote. Epeluzeska behar du mizpirak haunditzeko, horrek emaiten baitio bere zailtasuna. Bere zura gogorra du, berdina eta fina. Azal legun bat hartzen du, ezin higatua eta kasik ezin hautsia. Arrakesta gaitza zuen lehenago tresna-gider, azote edo kana egiteko. |
||||
|
||||
| Frantzian, ainitz lekutan,
deitzen dute mêlié,
mellier, népi, nespoulié edo mesplé. Grekatar mespilon hitzetik eta latinezko
mespilusetik du bere erroa. |
||||