
  

 




 |
 |
Euskal
Herria
Larresoro Euskal Herriko 7 probintzietarik
batean da, Lapurdi, Pireneo mendien burutsuan. Uztaritze, Kanbo eta Ezpeletaren erdian
dago, Baionatik 15 bat kilometrotan, Miarritzetik 18 eta Donibane Lohizunetik 30.
1349 bizitzale zauzkan azken kondaketan.
Santiago Konpostelako beilarian denboran beilabideetarik batean zen. Errobi ibaian gora
heldu ziren beilariak Portuitaraino, han Ospitalea eta herrian gaindi bazoatzin
Urdazubirat, Nafarroan, Ainhoan gelditze bat eginez beharrez.
Nork daki ez diren gune hortan izaiteak
fagoratu ere Ainciart-Bergaratarren
makhilaren sortzea!
Larresoron badira lehenagoko euskaldun etxean, zahar bezain ederrak eta larre zabalak bai
eta soro gizenak. Latsako erreka badoa herrian barne Uztaritzeko ateetaraino Errobirat.
Hemen zuen, 1733 an, Daguerre apezak,
herriko familiek lagunduz, ikastetxe semenario bat sortu, hor baitira zenbait gizaldu
ikasle argitu. Orain Elkarte bat ari da semenario ttipia suntsitzetik salbatu beharrez.
Herri hunen historioa XX garen mendearen hastapenerainokoa, badugu Aldaya elkarteak
eskainia: "Larresoro, regards sur le passé".
Inthalatz elkartea badu Larresorok, 1944 an sortua famatuenetarik izana esku-huskako
pilotarien munduan. Herriko plazan , bi arrabot badaude elgarri so : hor zen jokatzen
luzeko joko, hain aspaldikoa, igande goizetan jokatua xixtera laburrak eta larruzko
xixtera motz batekin.
Herriko bestak iraila hastean egiten dira
lau egunez.
|

|
Hura
beste ofiziale bat, hau ere bere familiarekin ari dena ohidura xaharreri jarraikiz, bere
seme Pierrekin ( hau xixtera handian eta zezta puntako jokolaria).
Jean-Louis eta Pierre GONZALES
6 allées des Liserons
64600 Anglet
tel: 33 (0)5 59 03 85 04
|

Charles Bergara eta Jean Louis Gonzales, Angelun.
|
|